AIZKORA BURUA artista eta erakunde euskaldun eta kanadarren arteko elkartruke eta erakusketa programa bat da.

Berriki, Ipar Ameriketan aurkitu den artefaktu europar zaharrenean oinarritua, ARMARen azken proiektuak bi kontinenteen arteko kultur komunikazio bide berri bat abian jartzen du.

ELKARTRUKEAK

2015rako sei elkartruke itsu programatuak daude. Bi hilean behin egingo den erakusketa bakoitzaren amaieran, parte hartu duen artistari oparituko zaizkio artelanak.

Next

Aizkora Burua elkartruke artistikoa ARMARen eta Bill Clarken arteko elkarlana da. ARMAR bere jarduera arte sorkuntzaren eta ikerketaren inguruan garatzen duen eta Bilbon kokatua dagoen elkartea da. Toronton bizi den Bill Clarke Magenta Magazine-ko editorea da eta Canadian Art, ARTnews, Modern Painters eta Art Review aldizkarietarako idazten du.

Next

Aizkora Burua Elkartruke Artistikoa"-k parte-hartzaileen, lankideen eta lagunen eskuzabaltasunaz gain, Eremuak-en eta Etxepare-ren babespena jasotzen du.

Next

ESTETAK

ARMAR

Bill Clarke

Aizkora Burua liburuxka - PDF